Italiarren migrazioa XIX. eta XX. mendeetan

Europak, gaur egun, beste kontinente batzuetako errefuxiatuak hartzen ditu (630.000 2021ean) baita migratzaile ekonomikoak ere. Hala ere, amnesia apur batekin hartzen ditu, ahaztuta historian zehar europarrak izan direla une askotan beste kontinente batzuetara emigratu dutenak. Hala, hedapen kolonizatzaileetan, edo Estatu Batuak edo Australia bezalako nazioen jatorrian aurkitzen ditugu Europak emigratzeko izandako bokazioaren adibideak. Gerretan, faxismoetan edo diktaduretan ere, milioika europar erbesteratu behar izan ziren beste herrialde batzuetara.

Italiako kasuak ematen du horren berri. XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara arte, milioika italiarrek (batez ere landa-eremuetakoak) Frantziara, Belgikara, Suitzara… emigratu zuten, pobreziak, jabetzan lurrik ez izateak eta epidemiek behartuta. Ondoren, faxismoa boterera iritsi zenean, 1922an, emigrazio antifaxista sortu zen, erregimenetik ihesi zebilena. Italia suntsituta utzi zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, italiarren migrazioa eskulan masiboa, merkea eta esplotatua izan zen berreraikitze prozesuan zeuden Europako beste herrialde batzuentzat obra publikoetan, siderurgietan edo meategietan lan egiteko. Guztira, 1861 eta 1985 urte bitartean, 29 milioi italiarrek emigratu zuten beste herrialde batzuetara.

Migrazioaren ibilbide horren analisian, zenbait azterlanek adierazten dute italiar asko migratzaile gisa mespretxuz eta xenofobiaz tratatuak izan zirela. Suitzako tabernetako 1960ko hamarkadako kartel haiek, “Ez da ez txakurrik ez italiarrik onartzen” ziotenek, gaurko kartelak gogorarazten dizkigute, “Pisua alokatzen da. Ez da immigranterik hartzen” diotenak.

2-interdit aux chiens

Filma:Interdit aux chiens et aux italiens