Securitate: kontrol soziala eta errepresioa Errumanian

1960ko hamarkadan, Nicolae Ceaușescuren erregimenak inoiz izan den polizia politiko ezagun eta eraginkorrenetako bat izan zuen Errumanian: Securitate. Urteetan zehar, herritarren errepresio eta kontrol sozialerako makineria diseinatzen eta hobetzen aritu zen, Anaia Handi sofistikatu bat bilakatzeraino.

Bere kontrolpean, errumaniarrek ezin zuten herrialdetik irten, etengabeko zaintzapean zeuden. Mikrofonoak eta entzute telefonikoak erabiltzen ziren. Horrez gain, beldurra, zentsura eta errepresioa nagusi ziren erregimen bat garatu zen, herritar guztiak behartzen zituena informatzera eta bizilagunak, lagunak eta senideak salatzera. Sekuritatek, “saria eta zigorra” metodoari esker, salaketa eta espioitzako armada ikaragarri bat errekrutatu zuen. Milioi erdi informatzaile baino gehiago biltzea lortu zuen, eta hamarkadetan zehar infiltratu zen etxeetan eta erregimenarentzat arriskurik txikiena izan zitekeen errumaniar ororen elkarrizketa intimoenetan. Lehen eta bigarren hezkuntzako azken urteetako ikasleak ere errekrutatzen ziren.

1999an, Sekuritateren Artxiboak Aztertzeko Kontseilua (CNSAS) sortu zen, eta herritarren eskura jarri zituen ezin konta ahala espediente, hauek barnean direla: ikerketak eta prozesu penalak, gizarteko sektore guztien artetik erreklutatutako salatariek eskainitako entzuketak eta informazioak, eta zaintzapean zeuden pertsonen gai intimoenak ere. Artxiboak, zalantzarik gabe, behin betiko frogatzen du Europako historia hurbilean gizartea kontrolatzeko aurrera eramandako ariketa handienetako bat.

2-metronom

Filma:Metronom