Badakigu zure bihotza hunkitzen duela klima aldaketaren ondorioz urtzen ari den izotz zati baten gainean dagoen hartz polarraren irudiak.
Har ezazu parte interneteko jolas dibertigarri honetan, eta jakin ezazu zer dagoen egunero edaten duzun uraren atzean, zer ez dizuten kontatzen 10 euroko hegaldiez, edo zer dagoen zure esku mundu hau bizitzeko leku egokiago egiteko.
10 galdera eta 3 minutu dituzu zure ohiturek planeta nola zaintzen duten (edo ez) jakiteko eta haren jasangarritasunerantz aurrera egiteko. Parte-hartzaile guztien artean 5 bonu zozketatuko ditugu Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan (Saretuz) gastatzeko. Guztira, 50 saltoki baino gehiago dira; beraz, aukera ugari izango dituzu!
Onartzen al duzu erronka?
Sartu jolasean:
www.labur.eus/esnatu2023
www.ongdeuskadi.org
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen proposamena, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.