Iran: fundamentalismo islamistaren aurkako erresistentziak

Irango Errepublika Islamikoak eta bere erregimen teokratiko diktatorialak 44 urte bete berri dituzte agintean. Zehazki, 1979an, iraultza islamiar batek, talde erlijioso ultrakontserbadoreek eta Jomeini aiatolak antolatua, azkena eman zien Iran monarkiko, mendebaldar, liberal baten hamarkadei. Iraultza haren garaipenak herrialdea askatasunik gabeko nazio batera itzultzea ekarri zuen, eskubiderik gabeko nazio batera, batez ere emakumeentzat; hango polizia gai da beloa ondo jantzita ez eramateagatik neska bat hiltzeko.

Izan ere, hala gertatu zitzaion 2022ko irailean Mahsa Aminiri, aiatolek ezarritako janzkera kodea urratzeagatik atxilotua. Torturek eragindako haren heriotzak protesta jendetsuak piztu zituen herrialdean, erregimenak milaka atxiloketarekin eta heriotza zigorrarekin zapalduak.

Errepresio hori ez da oraingoa; etengabea izan da azken mende erdi honetan. Adierazpen askatasuna defendatzeagatik espetxeratutako Jafar Panahi zinemagilea bezalako artisten bizitza eta lanek egiaztatzen dute hori.

Izan ere, Gobernuak ahots disidenteak isilarazi nahi baditu ere, erregimenaren eta gizartearen arteko aldea gero eta handiagoa da, eta ez da duela 44 urteko bera. Iran bezalako herrialde gazte batean (bertako populazioak 32 urte ditu batez beste, Munduko Bankuaren arabera), gazteak eta, bereziki, emakumeak matxinatzen ari dira, eta ez bakarrik hirietan, baita landa-eremuetan ere, non ohitura eta lege atabikoek dirauten, itunpeko ezkontzak besteak beste. Erresistentziaren ahotsak dira, Errepublika Islamikoari bizkarra ematen diotenak, gero eta beldur gutxiago dieten “hartz” edo mehatxu fundamentalista horiei aurre eginez.

2-no bears

Filma:No Bears