Ane Irazabal

ane irazabal

Non eta noiz

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2023ko apirilak 22 / 19:00

Arrasate, 1984. Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, UPV/EHUn eta Mondragon Unibertsitatean. 2010ean Palestinara joan zen freelance kazetari gisa lehen pausoak emateko Berria, Argia eta EITBrako. 2012an Kairora joan zen, eta bertatik eman zituen Hosni Mubaraken erregimenaren erorketaren osteko lehen hauteskunde demokratikoak. 2014ko udan, Gazako ofentsibari buruzko berriak eman zituen. 2016an Erroman ezarri zuen bere bizilekua, eta bertatik kolaboratzen du EITBko informazio-zerbitzuekin eta RAIko Nemo programarekin. Azken urteotan migrazioaren gaian espezializatu da, bai Ekialde Hurbilean, bai Europan. AWLAD dokumentalaren zuzendarikidea da, haur migratzaileek hezkuntzan sartzeko dituzten zailtasunetan fokua jartzen duena. 2021eko irailetik ETBko korrespontsala da Berlinen.

Filma: The Lost Souls of Syria