ECAMen lizentziatu zen gidoigintza espezialitatean (2004) eta ETBn hasi zuen bere ibilbidea. 2013an Moriarti Produkzioak ekoiztutako El método Arrieta dokumentala idatzi eta zuzendu zuen; filmak publikoaren saria jaso zuen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 2014an, Ion de Sosak zuzendu eta Berlingo Zinemaldian estreinatutako Sueñan los androides film luzean parte hartu zuen gidoia egiten. Xinta dantza (2016) film laburra idatzi eta zuzendu du, Euskal Harriaren ABDak film luze kolektibokoa. Gidoi aholkulari gisa, Loreak, Handia eta La trinchera infinita film luzeetan parte hartu du. Gidoigintzako irakaslea Larrotxene Kultur Etxean 2008-2017 bitartean. 2022an Karpeta urdinak eta Las buenas compañías idatzi ditu.