Freelance kamera-operadore gisa lan egin zuen hainbat hedabiderentzat –Canal+, TVC eta RTVE besteak beste– eta laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea zinemaren munduan, estatuko eta nazioarteko enpresa eta ekoizleentzako hainbat produkzio eta dokumentaletan. Jarraian, argazki zuzendari gisa lan egin zuen hainbat produkziotan. ETBko programa bateko errealizadore gisa ere lan egin zuen 4 urtez. 2013an, Alex García de Vicuñarekin batera, Marmoka Films sortu zuen, Bilbon egoitza duen zinema independenteko ekoiztetxea. Marmoka Filmsek garatu eta ekoizten dituen sorkuntza-dokumentalek oso harrera ona izan dute nazioarteko kritikaren eta jaialdien aldetik, eta maila internazionalean banatuak izan dira. Bere azken lanen artean hauek nabarmentzen dira: Next Time Inshallah, Chillida Esku Huts, Gallo, El Drogas, Altsasu (Gau Hura), Daniel(a) eta Tetuán.