Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.
Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bitartez, 2012an jasandako erasotik Erresuma Batuan bizi den pakistandar aktibistaren bizitzako pasarteak kontatzen dizkigu.
Ekintzak
Komikia
Komikia erakusketaren edukinetan oinarritzen da eta hiriko kulturgune ezberdinetan zabalduko da.
Booktrailer
Marrazki eta testuekin bideo-booktrailer bat osatu da, interneten eskuragarri dagoena.
Proiekzioa
apirilak 26 / 18:30
Él me llamó Malala (He Named Me Malala, 2015). Davis Guggenheim. AEB-Arabiar Emirerri Batuak. 87 min
Aieteko Haurtxokoan tailerrak
Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
apirilak 27 (17:30 – 18:30)
Malalaren arkatz magikoa
5-11 urte bitarteko haurrentzat. Izen-ematerik gabe. Edukiera bete arte
apirilak 29 (17:00 – 18:30)
Malala ikasle ausarta (Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik)
Izen-ematea ekitaldia baino 10 egun lehenagotik: haurtxokoa_aiete@donostia.eus. 5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren Gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten. 1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (La Flaca Alejandra eta Calle Santa Fe) eta bere liburuekin: Un día de octubre en Santiago, Ligne de fuite, Santiago-París. El vuelo de la memoria (Mónica Echevarría, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 19. ediziorako.
Aurten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena betetzen da. Horregatik, 19. ekitaldi honek aurrera pausu bat eman du proposamen berri batekin. Galdera desberdinak plazaratu ditugu: zein da eskubide garrantzitsuena?, eskubide berriak beharko lirateke? Munduan betetzen al dira?
Horrela, erakusketan banakako eta taldekako 1.700 lan baino gehiagok eman diote erantzuna galdera hauei. Parte hartzea ikastetxe, haurtxoko, harrera-zentro, arte-akademietako eta libreki 2.600 pertsona baino gehiagokoa izan da.
Sari banaketa igandean, apirilaren 23an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea-egunaren eragilea munduan zehar gertatzen ari den pertsonen mugimenduari lotutako aurpegien eta paisaien bilaketa bat da. Harrera-lekuak, igarotze-lekuak eta pertsonak, haien lagunak eta senideak dira erakusketa honen begiradaren xede.
Tetuán ez fikziozko film bat da, baina road movie bat da ere. Bertan, begirada pertsonal batetik autoreak atzeman eta aztertzen dituen lekuak igarotze-lekuak eta etxe inprobisatuak dira aldi berean. Tetuánek egiten duen bidaia zinemagilearen aitaren arrastoei jarraitzeko ekindako prozesu bat da, bidaia zinematografiko bati ekiteko aitzakia. Tarteka, begirada behatzaile eta partehartzaile batetik, filmaren protagonisten bidelagun gisa jarduten du Iratxe Fresnedak, eta haien erregistroa egiten du Danubio ibaiaren ertzetatik, Madrilgo kaleetatik, Saharako basamortutik, Tetuango zokotik eta Euskal Herriko parajeetatik. Jasotzen dituen bat-bateko irudiak organikoak dira eta panpina errusiar baten antzera biltzen dituzte barnean begiradak, paisaiak, herriak, eguneroko bizitzak, mugimendua, argiak eragiten dion lilura eta bazterretako istorioei darien edertasuna. Zinemaren eta argazki sorta honen arteko ezinbesteko loturak, filmaketaren egunkari gisa ez ezik, besteen bizitzako uneak atzemateko ere balio izan dio, gero gure esperientzien parte bihurtzeko.
Saioa Etxebarria
Komisarioa
Bidez Bide Elkarteak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxearekin koordinatuta, bi sentsibilizazio- jarduera burutuko ditu (dokumentua-solasaldia proiektatzea eta argazki-erreportaje bat erakustea). Gogoeta egingo da honako gai hauei buruz: migrazio transnazionalak, zaintza-kate globalak, Gipuzkoan zaintzan lan egiten duten emakume migratuen errealitate anitzak eta emakume horien jatorriko herrialdeetan zaintzen dituzten familiak.
Ángeles de la guarda jatorrizko herrialdean (Lima, Peru) lan hori betetzen duten pertsona eta/edo familia zaintzaileen argazki- eta testigantza-erreportajea da. Argazkiak atera zizkieten amonei eta izebei, Espainiako hainbat lekutan bizi eta lan egiten duten perutarren seme-alaben zaintzaileei. Era berean, bere lekukotasunak jaso ziren, rol eta eginkizun horiek betetzean aurkitzen dituzten alderdi positiboei eta zailtasunei buruzkoak, bai eta lana hobetzeko gomendioei buruzkoak ere.
Rosa Villafuerte Salinas argazkilariarekin elkarlanean ekoitzita.
+
Proiekzioa eta solasaldia
apirilak 27 / 19:00
En tránsito (2016). Oskar Tejedor. Espainia. 87 min
En tránsito Abya Yalako (Latinoamerika) herrialdeetatik datozen milaka emakumeren errealitateak jorratzen dituen dokumentala da. Emakume horiek bakarrik bidaiatzen dute Europara, beren familien ongizatearen arduradun gisa. Halaber, jatorrizko herrialdean geratzen diren seme-alabekin, beste emakume batzuen zaintzapean, ezartzen duten harreman transnazional horren ondorioez dihardu. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-berbiltzeen eta berrelkartzeen berri ematen du.
Oskar Tejedor zuzendariarekin lankidetzan ekoitzitako dokumentala.