Haur eta gazte saioak

Yoko oporretan (2022)

yoko oporretan

Espainia. Zuzendaritza: Juanjo Elordi. Ekoizpena: Dibulitoon Studio, Yoko Hiru AIE, Wizart Films. Gidoia: Edorta Barruetabeña. Arte zuzendaritza: Ricardo Ramón. Animazio zuzendaritza: Iñigo Berasategi. Musika: Michael Plowman, Ermolenko Arten. Iraupena: 61 min.

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko?

Gida didaktikoa

Trash (2021)

trash

Italia. Zuzendaritza: Francesco Dafano, Luca Della Grotta. Ekoizpena: Riccardo Cesarini, Mario Lanti, Alan Vele / Al-One Production & Strategy. Gidoia: Francesco Dafano, Andrea Nobile. Argazkia: Simone Mogliè. Musika: Matteo Buzzanca. Muntaketa: Arzu Bolkan. Iraupena: 88 min.

Slim bere patuari uko egin dion eta ezertan sinesten ez duen kartoizko kaxa hautsia da, baina bere bizitza aldatu egingo da Spark kaxa ezagutzen duenean; izan ere, edozein hondakini probetxua atera dakiokeela konbentzitzen saiatuko zaio, abentura dibertigarrien bidez, lagun berria.

Gida didaktikoa

Gabi, 8 urtetik 13 urtera (Gabi, mellan åren 8 till 13, 2021)

gabi

Suedia-Norvegia. Zuzendaritza: Engeli Broberg. Ekoizpena: Anna J. Ljungmark, Jakob Eklund / House of Real, Fuglene, SVT, Film I Skåne. Argazkia: Tommy Olsson. Musika: Sofia Hallgren, Kjetil Schander-Larsen. Muntaketa: Kalle Lindberg, Engeli Broberg. Iraupena: 60 min.

Gabik Gabi baino ez du izan nahi. Asmo erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Gabi desberdin sentitzen da. 8 urte ditu, eta orain arte gauzak argi eta garbi esatea ez da inoiz arazo izan harentzat. Familia herri txiki batera bizitzera joaten denean, ordea, eta nerabezaroa azaltzean, gauzak aldatu egiten dira.

Gida didaktikoa