Another Planet / Másik bolygó

Another Planet / Másik bolygó

Ferenc Moldoványi

Hungaria. 96 min. 2008.

 

HARREMANETARAKO
Ferenc Moldoványi / Engram Film Productions / engram@c3.hu / www.another-planet.eu

Haurren eskubideakPobrezia

Bi urtetan hiru kontinentetako lau herrialdetan (Ekuador, Mexiko, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Kanbodia) errodatu den "Another Planet" lanak, tonu poetikoan, munduan dagoen aberastasunaren banaketa desorekatu gizaldi honen krisi nagusienaren gisa azaltzen digu. Paradisuaren ametsa Lurrean adierazten duen xaman "tarahumara" da sekuentzia pastoralen lotura egiten duena. Filma abiada bizian mugituko da zazpi haurren bizitzetan barna. Haurren bizitza horiek erabateko lotura dute: eguneroko esplotazio eta gehiegikerien menpeko esperientzia traumatiko eta tragikoak bizi dituzte. Iparrik gabeko alprojak ditugu, kaleetan bizitza irabazteko ere zailtasunak dituztenak. Adreilu-lantegietan, hondakindegietan eta putetxeetan bizia galtzen ari diren haur langileak ikus ditzakegu. Kongoko haur-soldaduak hiltzeko makina bihurtuak. Bidaia honetan, zuzendariaren ikuspuntu apurtezinak mundu osoan edertasunaren eta lazgarrikeriaren arteko elkarbizitza betierekoa gogorarazten digu.