Der Baader Meinhof Komplex

Der Baader Meinhof Komplex

Uli Edel

Alemania-Frantzia-Txekiar Errepublika. 150 min. 2008.

 

BANATZAILEA
Aurum / Tf: 91 768 48 00 / www.aurumproducciones.com

Terrorismoa

Alemania, 70eko hamarkada: heriozko atentatuak, terrorismoaren mehatxua eta barruko etsaiari zaion beldurra dira Alemanian oraindik kolokan dagoen demokraziaren oinarriak astintzen dituztenak. Nazien belaunaldikoen seme-alaba erradikalizatuek, Andreas Baader, Ulrike Meinhof eta Gudrun Ensslinek zuzenduta, gerra bortitza hasi dute faxismoaren aurpegi berria balitz bezala ikusten duten egoeraren aurka: "establishment" alemanak babestutako inperialismo amerikarra, neurri handi batean lehenaldi nazia sumatzen zaiona. Gizarte gizatiarragoa sortzea da euren helburua baina, gizatiarrak ez diren bitartekoak erabiltzean, izu-ikara eta odol-jarioa zabaldu ez ezik galdu egiten dute euren gizatasuna.