Short Term 12
Destin Daniel Cretton
AEB. 96 min. 2013.
HARREMANETARAKO
Memento Films International / [email protected] / www.international.memento-films.com
Gracek ikuskatzaile gisa lan egiten du egoera ahulean dauden nerabeentzako harrera-zentro batean. Izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan murgiltzen da erabat, batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere. Jayden nerabea zentrora iristean, haurtzarotik herrestan daramatzan arazoei bizkar ematen jarraitzea ezinezkoa dela ohartuko da Grace. Bere bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko oreka hauskorra arriskuan egongo da, eta Gracek muturreraino eramaten duen krisia –baina, aldi berean, ustekabeko umore eta itxaropen izpiak eskaintzen dizkiona– gainditzeko modua aurkitu beharko du.