Liberté

Liberté

Tony Gatlif

Frantzia. 111 min. 2009.

 

HARREMANETARAKO
The Festival Agency / Tf.: 44 79 14 66 96 96 / [email protected] / www.thefestivalagency.com

Gutxiengo etnikoak: ijitoak

Théodore albaitaria eta Bigarren Mundu Gerran okupatutako Frantziako herri txiki bateko alkatea da eta Claude hartu du bere etxean, gurasoak desagertu zaizkion bederatzi urteko mutikoa, mahats bilketara etorritako ijito talde batekin batera iritsia. Egoera ez da batere ona haientzat, Vichyko gobernuak herrialdetik pertsonak aske mugitzeko ezarritako debekuaren ondoren, Gestapo atzean dutela kontuan hartuta gainera. Théodorek bere familiaren lursail bat uzten die bertan geratzeko, lekuko jende asko kontra egon arren. Ijitoen izaera nomada da, ordea.