Aita hil ondoren, Stéphane gaztea Errumaniara joaten da kasete batean idatzita dagoen izena besterik ez dakien kantari ezezagun baten bila: Nora Luca. Stéphaneren aitak zinta hori behin eta berriz entzuten zuen bere bizitzako azken egunetan. Bere bilaketan ijito-herrixka bateraino heltzen da. Bertan, beste kultura bat, beste familia bat eta maitasuna aurkitzen ditu.