A Ciambra
Jonas Carpignano
Italia-AEB-Frantzia-Alemania. 120 min. 2017.
HARREMANETARAKO
Luxbox Films / [email protected] / www.luxboxfilms.com
A Ciambra Calabriako ijito-komunitate txiki bat da. Pio Amato bertan bizi da, eta hazteko irrikitan dago. 14 urte ditu, eta trebetasun handiarekin mugitzen da inguruko komunitate guztietan (italiarra, afrikarra eta berea). Pio Cosimo anaia zaharrarekin ibiltzen da beti, eta hiriko kaleetan moldatzeko beharrezkoa den guztia ikasten du. Cosimo atxilotzen dutenean eta gauzak okertzen hasten direnean, Piok aurrera egin behar du, eta hazteko benetan prest dagoen ikusiko du. Heldua izatearen prezioa, ordea, uste baino askoz handiagoa da.