"26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean

Donde no habite el olvido © María Clauss
Donde no habite el olvido © María Clauss

2024.04.16

Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria - Argazkigintza humanitarioa erakusketa irekita egongo da apirilarean 16tik ekainaren 15era Okendo Kultur Etxean.

Donostiako Udaleko Lankidetza bulegoak, Donostia Kulturaren eta Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntzarekin, Luis Valtueña Sariaren 26. edizioa ekarri du Donostiara.

Munduko Medikuek 1997az geroztik emandako sari prestigiodun honek urtero mundu osoan arazo sozialak, bidegabekeriak, eta giza eskubideen urraketak, modu egiazkoan eta hunkigarrian erakusten dituzten pertsonen argazki-bikaintasuna aitortzen du.

Sariak Munduko Medikuak erakundeko Flors Sirera, Manuel Madrazo, Mercedes Navarro eta Luis Valtueña kooperanteen izena du. Gatazka armatuan dauden herrialdeetan ekintza humanitarioko lanak egiten ari zirela hil zituzten. Erakundeak argazkigintza dokumentalaren eta fotokazetaritzaren aldeko apustua egiten du: batetik, jendea arazo sozialen aurrean sentsibilizatzeko, eta, bestetik,herritarren mobilizazioa bultzatzeko, izan litekeen gaixotasunik okerrenadesagerrarazten laguntzeko: bidegabekeria.

26. edizioak 5 fotokazetariren lana jasotzen du: María Clauss irabazlea, Nazik Armenakyan, Santi Palacios eta Federico Ríos finalistak eta Sáshenka Gutiérrezen aipamen berezia.

Beste ekintzak

Apirilaren 16an Santi Palacios fotokazetariak La masacre de Bucha (Ukraina) serieari buruzko bi bisita gidatu eskainiko ditu. 17:15ean eta 19:00etan izango dira, Okendo Kultur Etxean. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da: lankidetza@donostia.eus // 943481471.

Halaber, apirilaren 22an José Antonio Zorrilla Donostian egongo da hitzaldi hau emateko: Ucrania, de la inexistencia a la estatalidad. Tres intentos fallidos.

Erakusketaren esparruan, maiatzean eta ekainean jarduera gehiago programatuko dira, eta www.donostiaentremundos.org webgunean argitaratuko dira.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
  • Larunbatak eta zubiak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00