The Mother of All Lies

2023

© Insightfilms
© Insightfilms
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2024(e)ko Apirilak 13 / 19:00 / 97' 4 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: arabiera

Azpitituluak: Gaztelania

  • Maroko-Saudi Arabia-Qatar-Egipto.
  • Zuzendaritza: Asmae El Moudir.
  • Ekoizpena: Asmae El Moudir / Insightfilms.
  • Ekoizpenkidetza: Marc Lotfy / Fig Leaf Studio, Al Jazeera Documentary, Red Sea Fund, an Initiative of the Red Sea International Film Festival.
  • Gidoia: Asmae El Moudir.
  • Argazkia: Hatem Nechi.
  • Musika: Nass El Ghiwane.
  • Muntaketa: Asmae El Moudir, Nadia Ben Rachid.

Etxe-aldaketa bat abiapuntu gisa hartuta, Asmae El Moudir zinemagile marokoarrak bere haurtzaroko argazki bakar bat zergatik duen jakin nahi du. Senide, lagun eta bizilagunekin egindako elkarrizketen eta buztinezko irudiak ageri diren bere auzoko maketa baten bidez, ehunka hildako eta errepresaliatu utzi zituzten 1981eko Casablancako istiluen aztarnekin topo egiten du El Moudirrek, memoria indibidualaren eta kolektiboaren arteko lotura aztertzeko. Inor axolagabe utziko ez duen istorioa, amona bat protagonista duena.