Bye Bye Tiberias

2023

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2024(e)ko Apirilak 13 / 16:30 / 82' 5 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: frantsesa, arabiera

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

  • Frantzia-Palestina-Belgika-Qatar.
  • Zuzendaritza: Lina Soualem.
  • Ekoizpena: Jean-Marie Nizan / Beall Productions, Altitude100 Production, Philistine Films.
  • Ekoizpenkidetza: Guillaume Malandrin, Ossama Bawardi.
  • Gidoia: Lina Soualem, Nadine Naous, Gladys Joujou.
  • Argazkia: Frida Marzouk, Thomas Brémond, Lina Soualem.
  • Musika: Amine Bouhafa.
  • Muntaketa: Gladys Joujou.

Hiam Abbassek hogei urte zituela utzi zuen Palestina, bere jaioterria, Europara joan eta aktore bihurtzeko ametsa bete nahian, ama, amona eta zazpi ahizpak atzean utzita. Hogeita hamar urte geroago, bere alaba Lina, zinegilea, berarekin batera bueltatzen da, eta lehen aldiz galdetzen dio bere buruari amak hartu zituen erabaki ausartei, aukeratutako erbesteari eta bere familiako emakumeek bien bizitzetan izan duten eraginari buruz. Iraganaren eta orainaren artean, egungo irudiak, familiaren laurogeita hamarreko hamarkadako grabazioak eta artxibo historikoak tartekatzen ditu lan honek emakume palestinarren lau belaunaldi erretratatzeko, eta haiek utzitako ondarea eta historia bizirik mantentzeko, erbesteak, etxegabetzeak eta bihotz erdiratuak eragindako atsekabea gorabehera.