Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Nadesh, Anamiga eta Chérifek interprete lana egiten dute Frantziara bizimodu hobe baten bila iristen diren pertsona migratzaileentzat. Egunero erbestea eta prekarietatea jasaten duten milaka pertsonen ordezkaritza txiki bat baino ez dira. Haien ahotsek lotura ikusezin bat sortzen dute han eta hemen artean, pertsonen eta haien bizitzen eta migratzaile izatearen iluntasunaren artean; eurek ere izan dituzten bizipenak, alegia. Haien lana gabe ezinezkoa litzateke elkarrizketa. Hitz entzunezinak, murmurioak, garrasiak, malkoak eta otoitzak baino ez lirateke geratuko. Eta azkenean isiltasun gorgarria.
Solasaldia