Subject

2022

© Zachary Shields
© Zachary Shields
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2024(e)ko Apirilak 17 / 19:00 / 93' 4 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Gaztelania

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Jennifer Tiexiera, Camilla Hall.
  • Ekoizpena: Camilla Hall, Jennifer Tiexiera, Joe Caterini, Margie Ratliff / Lady & Bird Films.
  • Ekoizpen exekutiboa: Kameela Mu’Min Rashad, Logan Snyder, Alex Lieberman, Gary Lieberman, Alexandra Johnes, Loren Hammonds.
  • Gidoia: Jennifer Tiexiera, Camilla Hall, Lauren Saffa.
  • Argazkia: Zachary Shields.
  • Musika: Jonathan Kirkscey, Rafaël Leloup.
  • Muntaketa: Lauren Saffa.

Subject filmak bizitza propioa pantaila batean partekatzeak adierazten duen bizi-esperientzia kontatzen du, The Staircase, Hoop Dreams, The Wolfpack, Capturing the Friedmans eta The Square dokumentaletako protagonisten testigantzen bidez. Egunez egun, mikroskopio baten luparen azpian egoteak haien bizitzetan zer eragin izan zuen aztertzen du filmak, eta hausnarketa bat egiten du dokumental bat filmatzeko osagai etikoen eta horrek dakarren erantzukizunaren inguruan. Milioika pertsonak kontsumitzen dituzte gaur egun dokumentalak generoaren aurrekaririk gabeko urrezko aroan, eta lan honek protagonistengan duen eragin sakonaz gogoeta egiten du.