Muerte en Amara

Muerte en Amara filmak Gaizka Fernándezek eta Manuel Aguilarrek ekindako kasu baten ikerketari jarraitzen dio: 20 hilabeteko Begoña Urroz umearena, Donostiako Amara geltokian 1960an bonbaz egindako atentatu batean hildakoa. Senar-emazte gazte baten lehenengo haurra zen. Senar-emazteak, Beintza-Labaiengoak (Nafarroa), Gipuzkoara emigratu zuten bizitza hobeago baten bila. Justizia frankistak inor atxilotu gabe itxi zuen kasua, eta ahanzturan geratu zen.

2000. urtean, Ernest Lluchek gaurkotasunera ekarri zuen gertatutako hura, eta errebelazio polemiko bat egin zuen: Begoña ETAren lehenengo biktima izan zela jakin zuela adierazi zuen.

Ideia horri jarraituz, 2010ean, Diputatuen Kongresuak ofizialki aitortu zuen Begoña ETAren lehenengo biktima izan zela, eta aho batez onartu zuen Terrorismoaren Biktimak Babesteko Legea. Kasua behin betiko argitu zela zirudien.

Hala ere, historialari eta kazetari batzuek zalantzan jarri zuten bertsio ofizial hori, berau babesteko frogarik ez zegoelako. Hala, hipotesi alternatibo bat aditzera eman zuten: DRIL (Askapenerako Direktorio Iraultzaile Iberiarra), misterioz inguratutako erakunde hispano-portugaldar ahaztu bat, diktadura frankistaren eta salazaristaren aurkariek (Kuban eta Venezuelan erbesteratuek) osatua.

Área Audiovisual

2 muerte en amara

Filma:Muerte en Amara