Haurtzaroa eta gerra Ukrainan

Ukrainako gerra hirugarren urtean sartu da, eta balantze latzenetako bat hauxe da, gatazkak nola eragin dien eta oraindik ere nola eragiten ari zaien herrialdeko haurrei. 2022ko otsailean gerra gogortu ondoren, salbu egoteko beren familiekin Ukrainatik atera zirenei eta oraindik atzerrian daudenei eragiten die. Era berean, gaur egun Ukrainako lurretan daudenei ere eragiten die, hau da, bertatik inoiz atera ez direnei, eta atera eta bueltan beren hiri eta herrietara itzuli direnei (itzulitakoen artean 630.000 adingabeko daude dagoeneko, Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen arabera).

Gaur egun Ukrainan dauden haurren egoerari buruz, datu oso kezkagarriak argitaratu berri dira. Datu horien artean daude sotoetan eta lurpeko metro-geltokietan babestuta egon behar duten orduen kopurua, bonbardaketen abisu ematen duten aireko alerten eta sirenen zarata-hotsa entzun bitartean. Gerra hasi zenetik, Unicefek 4.000 eta 7.000 ordu artean zenbatu du (hau da, lau eta zazpi hilabete artean) gerraren lehen lerroan dauden hirietako haur horiek lur azpian bizi izan duten denbora. Osasun fisikoan eta mentalean horrek dituen ondorio suntsitzaileen artean nabarmentzekoa da ikaskuntzan antzematen diren hutsune nabarmenak, nekez gaindi daitezkeenak. 13 eta 15 urte bitartekoen erdia loari lotutako arazoak izaten ari da; eta 5etik batek antsietate, tristura eta fotofobia maila handiak ditu.

Munduan, egunero, 29.000 haurrek derrigorrez utzi behar dituzte atzean beren etxeak, gerrengatik edo jazarpenengatik. Guztira 50 milioi haur baino gehiago dira, inoiz izan den kopururik handiena. Kopurua bikoiztu egin da 2010. urteaz geroztik..

2 photophobia

Filma:Photophobia