Filipinak eta Marcos familia: historia errepikatu egiten da

Historian zehar, herrialde batzuk dinastia eta klan familiarrek gobernatu izan dituzte edo gobernatzen jarraitzen dute. Bhutto dinastia Pakistanen edo Al Ásad Sirian bi adibide dira. Beste bat Filipinetakoa da; bertan, bere krudelkeriagatik, Ferdinand Marcosen eta bere emazte Imelda Marcosen erregimeneko diktadura aldia nabarmendu zen, 1965ean hasi eta 1986ra arte luzatu zena. “Senar-emazteen diktadurak” herrialdea arpilatu zuen eta 10.000 milioi dolarreko dirutza bildu zuen. 1972 eta 1981 bitartean Lege Martziala ezarri zuen, ordura arte indarrean egon zen Konstituzioa ezabatzea, prentsa modu basatian isilaraztea, eta oposizio politikoa jazartzea ekarri zuena. 3.257 disidente eta aktibista erail ziren eta 50.000 baino gehiago torturatu.

1986an, Ferdinand Marcos boteretik kendu zuten EDSA Iraultzarekin (Herriaren Boterearen Iraultza ere deitua). Herrialdetik presaka ihes egin zutenean, senar-emazteek konta ezin ahala bitxi eta 3.000 zapata baino gehiagoko bilduma utzi zituzten presidentearen Malacañangeko jauregian. Ferdinand Marcos hiru urte geroago hil zen, Hawaiiko erbestean.

Baina Imelda Marcos, “Burdinazko Tximeleta” izenez ezaguna, 1991n itzuli zen Filipinetara, Ferdinand Marcos Jr. semearekin batera, saga familiarrari jarraipena emateko. Bongbong Marcos deitua, 2022ko ekainean hauteskundeak irabazi ondoren, herrialdeko presidente egin zen semea, botoen % 59rekin. Oraindik ere bera da presidentea. Presidenteordea Sara Duterte-Carpio da, Rodrigo Duterte presidente ohi polemikoaren alaba. Bi klan familiar, errepikatzen den historian bat eginda.

2 taxibol

Filma:Taxibol