Saharar fosfatotik nekazaritza jasangarrira muturreko baldintzetan

Mendebaldeko Sahara Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen eremua da, 1975era arte espainiar kolonia izan zena, Marokok lurraldea anexionatu zuen arte. Harrezkero, saharar herria, Fronte Polisarioak lideratua, borrokan ari da bere kontrola berreskuratzeko.

Ez da kasualitatea Marokok lurralde horretan duen interesa, oso aberatsa baita fosfato-erreserbetan. Mineral hori –urria laborategian sintetizatu ezin delako– funtsezkoa da ongarriak ekoizteko. Izan ere, “Saharako urrea” deitzen zaio. Fosfatoak Marokoko esportazioen % 20 dira –munduko erreserben hiru laurden bere kontrolpean daude– eta % 5eko pisua dute beren BPGan.

Testuinguru horretan, bi ohar azpimarratu behar dira. Lehena, mineral horren prestigioa galtzeari dagokio: azken 60 urteetan gehiegi erabili dira fosfatoak ongarri gisa mundu mailako nekazaritzan, eta lurpeko urak kutsatu eta eutrofizazio eremu zabalak sorrarazi ditu –nutrienteen gehiegizko kontzentrazioa uretan, oxigenoa gutxitzen duena–. Hala, inpaktu suntsitzailea ekarri du ingurumenean.

Bigarren oharra, berriz, saharar herriari zuzendutako txaloa da. Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetako derrigorrezko sedentarizazioan murgilduta –sahararren nomadismoa historikoa izan arren– beren elikagaiak ekoizteko bideari ekin diote, eta 500 baratze agroekologiko baino gehiago sortu dituzte. Hala, aurrerabide handia da hori elikaduraren subiranotasunari dagokionez, kontuan hartuta komunitate hau Nazio Batuen Elikagaien Munduko Programaren mende dagoela neurri handi batean. Baratze ekologikoak, hidroponikoak eta jasangarriak dira haienak, aukera ematen dietenak erresistentziari eusteko, hezteko, baita itxaropena elikatzeko ere.

2 desert_phosfate

Filma:DESERT PHOSfate