Asiloa eskatzen dutenen oinazea itzultzea

ACNURen datuen arabera, 35,3 milioi errefuxiatu daude munduan. Gero eta jende gehiago dago bere herrialdetik irtetera behartua, bere borondatearen kontra, bizitzeko leku seguru baten bila. Espainiako Estatuan, 2023an, Barne Ministerioak nazioarteko babeserako 163.218 eskaera jaso zituen, aurreko urtean baino % 37 gehiago.

Iritsitako herrialdean nazioarteko babesaren eskaera elkarrizketa baten bidez egin ohi da. Elkarrizketa horretan, asilo eskatzaileak jazarpenaren arrazoiak azaltzen ditu. Hala, harentzat funtsezkoa da adierazten duenaren itzulpenaz arduratzen den pertsonak hark esandakoa zehatz-mehatz jasotzea. Lan zaila da, kontuan hartuta asilo eskatzailea desorientatua dagoela, hitzez adierazi behar dituela egoera traumatikoak, eta interpretea dela helmugako herrialdearekin duen lotura bakarra.

Horregatik, elkarrizketa hauetan interpreteak bitartekari lana egiten du nolabait. Bitartekaritza lana interpretazio lanaren oinarrizko printzipio etikoei jarraituz egin behar du: kalitatea, fideltasuna, apaltasuna, profesionaltasuna, konfidentzialtasuna, inpartzialtasuna, osotasuna eta enpatia. Horri dagokionez, Nazioarteko babeserako prozedurei buruzko Europako zuzentarauaren 15. artikuluak jarraibide batzuk ematen ditu: interpretea eskatzailearen genero berekoa izatea, uniforme militarrik ez eramatea, eta elkarrizketa asilo eskatzaileak nahiago duen hizkuntzan mantentzea. 2022an, Espainiako Estatuak 126 nazionalitate desberdinetako asilo eskatzaileak jaso zituen, eta 59 hizkuntza desberdin interpretatu edo itzuli behar izan ziren.

2 le mot_je_taime_nexiste_pas

Filma:Le Mot je t'aime n'existe pas