Gizakia okerrena egiteko gai dela ziurtasun bat da, gure artean denbora asko daramana. Gerra, atentatu eta genozidioetan ikusten dugu, baina baita eskola-jazarpenaren, salaketen eta abusuen eguneroko zifretan ere. Han eta hemen gertatzen dira, Anatoliako herri txiki batean edo gure ingurutik gertu dagoen hiri handi batean. Errealitateak erakusten digu gure ekintza ohikoenak izaera konplexu batek tentsionatzen dituela, kontraesanez, erdizkako egiez, bekaizkeriaz eta interesez beteak. Ongiaren eta gaizkiaren arteko alde itzaleztatuetatik, gizakiok traizioak egiten dizkiegu geure printzipioei. Gizonok eta emakumeok min egiten dugu, eta gero hori ordaintzen ahalegintzen gara. Injustizia sortzen dugu eta gero aurre egin nahi diogu. Maitasuna, justizia, ideologiak, adiskidetasuna... dena dago mundu kaskarraren bertsio batek kutsatuta, eta horrek sufrimenduan eta egonezinean baino ez du eragiten.
Baina, zer erantzukizun dugu horren guztiaren gainean? Gure halabeharraren biktima gara edo erantzule gara? Solidarioa ez den sistema batean otzantasunez bizi garenez gero, deuseztatu eta suntsitu egiten gaituen sistema batean, komunitarioaren balioa dinamitatu eta indibidualismo basati batek ordezkatzen duen sistema batean?
Zaila da jakitea. Ordea, ukaezina dirudiena da ez dagoela astirik beste aldera begiratzeko. Alde jokatuz bakarrik lortuko dugu ulermen osoa eta egiazkoa, geure buruarena eta gertatzen zaigunaren ingurukoa. Gure halabeharraren erantzule egitea dagokigu, arragoa berri bat lortzeko borrokatu, mundu hobeago baterako beharrezkoak diren eskubideak eraikitzeko. Galdera da: Gai izango al gara?
Argazkia: © Nuri Bilge Ceylan
Filma:About Dry Grasses