Egiaren errekonozimendua

Izugarrizko aurrerapausuak eman dira azken urteetan indarkeria matxista errekonozitu, salatu eta epaitzeko. Gure ustean handiena biktimaren egi-presuntzioa da. “Me too” edota “Sí te creó / Sinisten zaitut” fenomenoaz ari gara: gizarteak eta baita epaitegiek ere onartzen dute lehen pausoa errelatoa zalantzan ez jarri eta salatzailea babestea dela. Baliteke errelatoren bat egia ez izatea, bainan ulertu dugu konpobide integralaren bidean, askoz min handiagoa eragiten dutela kontakizuna zalantzan jartzea.

Torturatuen kasuan, ordea, oso bestelakoa da gizartearen jarrera: "Zerbaitengatik atxilotuko zuten! ¡Algo habrá hecho!". Edo estrategia bat da tortura salatzea. Entzuten da maiz.

Orain arte, biok, gure sorkuntza lanetan, torturaren salaketan murgildu gara, gertakaria bera erakusten. Oraingoan, ordea, erreparazioaren eta justiziaren aurretik dagoen eskubidean jarri dugu fokua: egiaren errekonozimenduan.

Amaia Merino & Ander Iriarte
Indarkeriaren oi(h)artzunak filmaren zuzendariak

2 indarkeriaren_oihartzunak

Filma:Indarkerien oi(h)artzunak