Emaginak: erreibindikazioaren eta konpromisoaren artean

Historian zehar, emaginek funtsezko zeregina bete dute emakumeak beren bizitzako une garrantzitsuenetan zaintzeko: haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean. Bizi-rol horren buru emakumeak izan dira eta izaten jarraitzen dute. Emakumeak izan dira emakumearen osasunaren zaindariak, hain une esanguratsuetan zaintza eta laguntza ematean.

Hala ere, emaginen ekarpen hori genero erlazio desberdinek itzali izan dute askotan, eta emaginak ahanzturara baztertzen eta profesional gisa deusezten saiatu dira. Zorionez, gaur egun inork ez du zalantzan jartzen ezinbestekoa dela beren presentzia medikuntza modernoan. Izan ere, beren kemen eta profesionaltasunari esker lortu dute leku bat egitea emakumearen sexu- eta ugalketa-osasuna artatzen duten talde profesionalen artean.

Gaur egun lanbide honek dituen beste erronka batzuk aldaketa sozial, demografiko, teknologiko eta zientifikoek tentsionatutako osasun-sistemen eskutik datoz. Horri baliabide urrien testuingurua eta osasun-zerbitzu publikoen finantzaketa eskasa gehitu behar zaizkio. Satse sindikatuak emandako datuen arabera, 2021ean Euskadik 371 emagin zituen 1.130.089 emakumeko biztanleriari arreta emateko: kopuru hori ez da nahikoa, argi eta garbi, EAEko biztanleriaren erdiari erantzuteko.

Horrek emaginen plantillak indartzeko aldarrikapena eragin du iritzi publikoan, ospitaleetan eta osasun-zentroetan. Emaginetan inbertitzeak emakumearen eta familien osasun integrala hobetzea dakar, haien gizarte-, sexu- eta genero-eskubideei erantzutea eskatzen jarraitzen den testuinguruan.

2 matronas

Filma:Sages-femmes