Lanaren etorkizuna

Historian zehar, lanaren kontzeptuak eta izaerak bilakaera nabarmena izan dute. Lehen zibilizazioetatik aro modernora, lana giza bizitzaren funtsezko zati bat izan da: kasu batzuetan oinarrizko premiak asetzeko, edo errealizazio pertsonalerako; beste batzuetan, alienazioa eta esplotazioa jasan behar izateko. Era berean, funtsezko zeregina izan du gizarteen garapenean, egun ulertzen dugun moduan.

Pandemiaren osteko eszenarioak zalantza handiak ekarri ditu lanaren etorkizunari buruz; krisi ekonomikoa, energetikoa eta klimatikoa hedatu diren garaian, izugarri handitu dira pobrezia eta desberdintasuna. Horregatik, adimen artifizialak (AI), beste garapen teknologiko batzuekin batera, tartean big data, gauzen internet eta blockchain, iraultza ekarriko du lanaren arloan. Munduko Ekonomia Foroaren 2023ko Enpleguaren etorkizunari buruzko txostenaren arabera, iraultza horrek, gaurtik hasita 2027ra arte, eraldaketa sakona eragingo du egungo lanpostuen % 50ean, 69 milioi enplegu berri sortuko ditu, eta 83 milioi kendu. Gainera, aurreikuspenen arabera, 2030ean gehien eskatuko diren lanen % 80 oraindik ez dira existitzen, edo duela oso gutxira arte ez ziren existitzen.

Lanaren etorkizunari buruzko ziurgabetasunaren testuinguru horretan, Oinarrizko Errenta Unibertsala deiturikoa sartu da eztabaidan. Horren arabera, herritar guztiek diru-kopuru bat jasoko lukete baldintzarik gabe erregulartasunez. Horren bideragarritasuna zalantzan jartzen duten ahotsak entzuten diren bitartean, beste batzuek diote hazkunde ekonomikoaren paradigmatik desberdintasuna murriztera eta munduan egoteko modu berriak esploratzera igarotzea ahalbidetuko lukeela.

Argazkia: © Fasad - Fredrik Wenzel

2 after_work_fasad-fredrik wenzel

Filma:After Work