Mugi TÚ

Giza eskubideei buruzko online jolasaren laugarren edizioa

mugitu cartel din a3
apirilak 4
maiatzak 4

Hegazti migratzaileak bezalakoak gara: berezkoa dugu mugitzea. Hala egin zuten gure arbasoek, eta gaur egun ere munduak mugitzen jarraitzen du. Hegan, igerian, oinez... Batzuetan, etxetik urrun joaten gara onik egoteko, edo nahi edo merezi dugun bizitza horretara hurbiltzeko. Bizitzeko habia bat aurkitu duten hiru hegazti atsegin hauek bezala. Zein ederrak, ezta?

Har ezazu parte MUGI TÚ online joko dibertigarrian, eta jakin zer dagoen goizero croissanta saltzen dizun pertsonaren atzean; ezagutu egunero gainditu behar izaten dituzun amarruak, edo jakin zer dagoen zure esku gizarte irekiagoak eta solidarioagoak eraikitzeko.

Parte-hartzaile guztien artean 5 bonu zozkatuko ditugu, Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko (Saretuz) saltokietan gastatzeko.

Sartu jolasean:

mugi tu  qr_2024

www.labur.eus/mugitu2024
www.ongdeuskadi.org

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen proposamena, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.