Transexualen eskubideak Europan

Lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen eskubideak aitortzea oztopo lasterketa latz bat izan da historian zehar, eta murrizketa handiak izan ditu (2018. urtera arte ez zuen OMEk transexualitatea ezabatu nahasmendu mental eta portaerakoari buruzko kapitulutik). Transgender Europe (TGEU) erakundeak berriki egindako ikerlan baten arabera, kolektibo horren eskubideetan atzera egiteko arriskua errealitate kezkagarria da oraindik ere Eslovakian, Errumanian, Letonian, Lituanian, Zipren, Bielorrusian eta Bulgarian. Beste muturrean, trans pertsonen eskubideen garapenean aurrera egiteagatik nabarmendu diren herrialdeak Espainia, Moldavia, Andorra, Finlandia eta Islandia dira.

Hurbilago begiratuta, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrari eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko 4/2023 Legea (Trans Legea deitua) onartzeak Europako 11 herrialdeen artean kokatzen du Espainiako estatua; "autoidentifikazio" modu bat duten herrialdeak dira, hau da, autodeterminazioan oinarritutako generoaren legezko aitorpen eredu bat dutenak. Bestalde, Eusko Legebiltzarrak aldatu berri du, 2024ko otsailean, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Euskal Trans Legea.

Arauetan izandako aurrerapen horiek gorabehera, Espainiako estatuan inkesta egin zaien trans pertsonen %63k adierazi dute diskriminatuta sentitu direla azken urtean. Egoera hori larriagotu egiten da migratuak edo errefuxiatuak izateagatik dibertsitate funtzionalak edo desgaitasunak edo aniztasun kulturalak elkarri eragiten dioten transen kasuan.

2 woman_of

Filma:Woman of...