Migrazioak arma politiko eta militar gisa erabiltzea

Herrialdeen arteko gerrak eta gatazkak gertatzen diren joko-eremuan, arma berri bat erabiltzen ari dira: migratzaileak eta errefuxiatuak. Haurrak, familiak eta bakarrik dauden pertsonak, beren jatorrizko herrialdeetatik ihes egitera behartuak, objektu gisa erabiltzen dira, euren giza estatusaz gabetuta, bandoak haiekin “pilota joko” antzeko batean aritu bitartean mugen artean. Nazioarteko gerra estrategia eta xantaia politikorako estrategia gisa erabiltzen den “migrazioen instrumentalizazioa” deitutako horren hiru adibide, hemen: 2020ko otsailean, Erdoganen Gobernuak 13.000 errefuxiatu “bidali” zituen Greziako mugara, Europar Batasuna finantza ordainketa handiagoa egitera behartzeko, mugako jendarme izatearen truke. 2021eko maiatzean, Marokok 10.000 pertsona arauz kanpo Ceutara sartzea ahalbidetu zuen, Espainiako estatua zigortzeko, Logroñoko ospitale batean Fronte Polisarioko lider sahararra hartu zuelako. 2021eko udazkenean, Bielorrusiako erregimenak erraztu egin zuen milaka errefuxiatu Polonia, Letonia eta Lituaniako mugetara iristea, EB zigortzeko.

Migrazioen instrumentalizazio hori nazioarteko politika eta gerra taktika mota berri baten parte da. Politika eta taktika horiei “hibrido” deitu zaie; izan ere, baliabide konbentzionalen erabilera (militarrak, diplomatikoak…) beste bitarteko irregular batzuekin konbinatzen dute, tartean migrazioarekin edo albiste faltsuekin, harrerako gizarteetan xenofobia sustatzeko. Haien gizatasunik eza eta legezkontrakotasuna salatu dute erakundeek, eta migratzaileen eta asilo-eskatzaileen oinarrizko eskubideen urraketa sistematiko horien zigorgabetasunari azkena emateko eskatzen dute.

2 green_border

Filma:Green Border