Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, eta fikzio zuzendaritzan Kataluniako Unibertsitate Publikoan. Roberto Castonen Los tontos y los estúpidos (2014) eta Geofrey Cooperren Tercer grado (2015) filmetan zuzendari laguntzaile gisa aritu ondoren, eta Baleuko eta ETBrako memoria historikoari buruzko telebistako hainbat dokumental zuzendu ondoren, besteak beste 40/24 (2015) eta 20N (2015), Mirokutana ekoiztetxea sortu zuen. Fikzioaren arloan, Los inocentes (2013), eta Otsoko (2013) eta Mirokutana (2019) film laburrak egin ditu. Dokumentalen arloan, berriz, Sumud (2014) eta Emarri (2018) film laburrak nabarmentzen dira, baita Echevarriatik Etxeberriara (2014), Bihar dok 13 (2018) eta Karpeta urdinak (2023) film luzeak ere. Bere lanak nazioarteko zinemaldi ugaritan izan dira hautatuak eta sarituak: SSIFF, IDFA, FIPADOC, Documenta Madrid, Sitges, DOCS MX eta Málagan, besteak beste.