2006 eta 2017 artean, muntaia eta gidoi tutoretzak eman zituen Ekuadorko Zinema eta Antzezpen Institutu Teknologikoan (INCINE). 2014an, Asier ETA biok estreinatu zen, Aitor Merino anaiarekin batera idatzi eta zuzendua. Filma urteko estatuko dokumentalik ikusiena izan zen, eta Donostiako Zinemaldian film onenaren Irizar saria eskuratu du. 2018an, Euskal Herrira itzuli zen, eta 2021ean, Miguel Angel Llamasekin batera, Non dago Mikel? filma estreinatu zuen, urteko filmik ikusiena. Bere anaia Aitor Merinok zuzendutako Fantasía (2021) filmaren gidoian ere parte hartu zuen Amaiak; film hau Malagako Zinemaldian estreinatu zen sail ofizialean. Gaur egun Mirokutana kooperatibako kidea da.