Ninaren bidez, lehenik eta behin, konsentimenduaren mugak non dauden hitz egin nahi dut, emakume-ikuspegi aktibo batetik, harreman mota horiek duten konplexutasun psikologiko eta sozialetik. Erraz tipifikatu daiteke neska adingabe baten bortxaketa. Baina, nola zehaztu abusua itxuraz halako konsentimendu bat dagoenean?
Gogoeta horrek pertsonaien eta pelikulako denboraren eraikuntza narratiboaren lan sakon batera eraman ninduen, horrela bi gai garrantzitsuri buruz hitz egin ahal izateko: lehenengoa, abusatzaileak ez direla beti “kontuz, abusatzailea” dioen etiketa bat kopetan daramaten pertsonak; are gehiago, askotan eurek ere ez dira jabetu beren erasoaz. Historia osoan zehar konsentitu eta normalizatu izan dira portaerak –gaur egun abusuzkoak– heldu kulturadun eta boteredunen eta neska adingabe liluratuen artean. Izan ere, film hau José Ramón Fernándezen Nina testutik abiatzen da; hau, era berean, Chéjoven Antxetako pertsonaietan oinarritua. Bi testuetan, Nina, boteredun gizon batek engainatua, harengandik tratu txarrak jasoa eta abandonatua, bihotza erdiratuta itzultzen da herrira; baina maitasunagatik barkatzen du, eta sufrimendu horri esker aktore hobea izaten ikasi duela esaten du. Horrek bigarren gaira narama: zorionez, garaiak aldatzen ari dira, eta pertsona gisa eraiki garen egitura sozialak berrikusten eta zalantzan jartzen hasi gara. Hala, denborazko dikotomia horretan mugitzen da Ninaren istorioa.
Gizartearen, herrien isiltasunaz –isiltasun konplizea edo, nahi gabe, epela–, lotsa edo erruagatik biktimez hitz egiteko beldurraz, eta zauriak barrutik zabaltzen diren moduaz ere hitz egiten du filmak. Gizartean dauden desberdintasunez eta baldintzatzen gaituzten moduez, promesez, amets hautsiez… ere hitz egiten du, eta hori guztia sinbolismo zinematografikoarekin etengabe jolastuz egiten dut.
Eta hori guztia mendeku istorio batean, non emakume bat, eskopeta eskuan duela, kontuak ematera datorren western estilo puruenean.
Andrea Jaurrieta
Nina filmaren zuzendaria
Filma:Nina