Sexu-indarkeria: biktima erruduntzat hartzea
Tunisia-Frantzia-Suedia-Norvegia-Libano-Qatar-Suitza. Zuzendaritza: Kaouther Ben Hania. Ekoizpena: Habib Attia, Nadim Cheikhrouha, Georges Schoucair, Nefise Ozkal Lorentzen, Jorge Lorentzen, Andreas Rocksen, Tomas Eskilsson, Jon Mankell / Cinetelefilms, Tanit Films, Laika Films & Television, Film i Väst, Schortcut Films, Integral Films & Literature, Chimney. Gidoia: Kaouther Ben Hania. Argazkia: Johan Holmquist. Musika: Amine Bouhafa. Muntaketa: Nadia Ben Rachid. Aktoreak: Mariam Al Ferjani, Ghanem Zrelli, Noomane Hamda, Mohamed Akkari, Chedly Arfaoui. Iraupena: 100 min
HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Ikasleen festa batean, gazte tunisiar batek, Mariamek, begiradak gurutzatu ditu Youssefenekin. Ordu batzuk geroago, kaleetatik noraezean dabil Mariam, hunkituta. Gau luze bat hasi berri da beretzat; bere eskubideak eta bere duintasuna errespetarazteko borrokan aritu behar izango duen gaua. Nola erdietsi justizia, ordea, borreroen alde dagoenean?
2014an Le Challat de Tunis zuzendu ondoren, Kaouther Ben Hania zinegile tunisiarrak bere bigarren film luzea aurkeztuko du. Bederatzi plano sekuentziatan dago filmatua, eta duela urte batzuk gizartean zirrara handia eragin zuen gertaera batean oinarritua.