Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ilunpetik

DANTZA:
ILUNPETIK
VERDINI DANTZA TALDEA

Aurten ere, artea gizarteratzeko balio handiko tresna dela erakutsiko ditu Verdini Dantza Taldeak. Ilunpetik bere lan berriaren aurrestreinaldia izango dugu oraingo honetan, errealitate desberdinak, kasu honetan Down sindromea duten pertsonena eta ez dutenena, nahastetik lortzen den harmonia, sentsibilitatea eta edertasuna aditzera emango diguna.

Ilunpetik lanak antzina-antzinako kondaira kontatzen digu, Lurrean gizakiak bizitzen hasi ziren garaikoa, dena iluntasuna zenean. Gau beltzean, jeinuek eta sorginek askatasun osoz kanpatu ohi zuten eremuetan, eta horregatik gizonek eta emakumeek Amalurri laguntza eskatzea erabaki zuten. Orduan, Amalurrek oso izar distiratsua sortu zuen, gaueko izakiak jasateko gauza izango ez ziren argia zeriona. Gizakiek Eguzki izena jarri zioten. Harrez geroztik, emakumeek eta gizonek babesletzat hartu zuten Eguzki-lorea, haien izarrak emandako argiaren faltan izango zirenerako.

Ikuskizun honek, dantzaren artearen bidez, ilunpetik irtetera eta begiak estaltzen dizkigun beloa kentzera gonbidatzen gaitu, eguzkiaz eta lore horiez, Eguzki-loreez, eta itxuraz desberdinak izan arren funtsean gure berdinak diren dantzari horiez gozatzen uzten ez digun belo hori.

FITXA TEKNIKOA:
Koreografia: ISABEL VERDINI
Zuzendaritza artistikoa: ISABEL VERDINI
Antzezleak:     OIHANA MARITORENA
                        OLAIA GOIKOETXEA
                        NEREA ASTARBE
                        MARTA GARMENDIA
                        NAROA AZALDEGUI
                        VIRGINIA GUEZURAGA
                        NEKANE PRIETO
                        AINHOA ANDRES
                        MARIA SAN SEBASTIAN
                        MARIA HERRERO
                        HAIZEA SENDON
                        MAIALEN ARRATIBEL
                        LEIRE ZABALA
                        AINHOA BACAICOA
                        YON ALONSO
                        ISABEL VERDINI.
Jatorrizko musika: ISMAEL YAGUE
Zuzeneko musika: ISMAEL YAGUE (txistua, silbotea, xirula, flauta, teklatua eta perkusioa)
                        MONICA SANCHEZ (biolina)
                        KOLDO TELLETXEA (ahotsa)
                        OIHANA MARITORENA (akordeoia)
                        NEREA ASTARBE (panderoa)

Zuzendaritza: ISABEL VERDINI, AGURTZANE VERDINI
Pedagogoa: ELENA AGUILERA
Produkzio zuzendaritza: JESUS MURUA
Produkzio laguntzailea: CIPRI SENDON
Jantziak: AGURTZANE VERDINI
Argiztapen diseinua: CARLOS SALABERRIA
Fotografia eta diseinua: JAVIER ECHEZARRETA
Inprimaketa: LANKORPE