ERAKUSKETA:
DENBORAREN TAUPADAK
Gervasio Sánchez
/ Ricardo Calero
Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Udalaren Kultura Patronatuak, Ricardo Caleroren eta Gervasio Sanchezen DENBORAREN TAUPADAK erakusketa aurkezten dute, Zinea eta Giza Eskubideen IV. Topaketen barruan programaturiko jardueren esparruan. Erakusketa otsailaren 17an inauguratuko da eta martxoaren 26ra bitartean izango da ikusgai San Telmo Museoan.
Gervasio Sánchez eta Ricardo Caleroren erakusketak bizitzako hainbat esperientzia aditzera ematen dizkigu, eta gure gizarte honek sorrarazitako bidegabeko egoerei buruz gogoeta egitera bultzatzen gaitu, argazki, testigantza, marrazki, eskultura, bideo-instalazio, literatur testu eta proiekzioen bidez.
Erakusketak proposamen didaktiko bat biltzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetarako, bisita-tailer bat eta jarduera bat eskaintzen dituena, ikasleek ikastetxean garatzeko. Jarduera horretan, ikasleek kartelak sortuko dituzte erakusketara egindako bisitaldian bizi izan duten esperientzian oinarrituta, betiere giza eskubideekin edo gure oraingo gizartean gertatzen diren bidegabeko egoerekin zerikusia dutenak.
Gainera, museoaren jarduera gelan, pelikula ziklo baten proiekzioak eta hitzaldiak ere eskainiko dira gerra eta indarkeria garaietan ondare artistikoa babestearen inguruan.
Denboraren Taupadak Erakusketa
2006ko otsailaren 17tik martxoaren 26ra
Ordutegia
Asteartetik larunbatera : 10:30-13:30 -16:00-19:30
Igande eta jaiegunetan: 10:30-14:00
Astelehenetan itxita
Zuloaga Plaza, 1. Donostia-San Sebastián 20003
Tel.: 943-481580 / Fax: 943-481581
e-mail: santelmo@donostia.org