Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
ilunpetik

JAIA:
FLAMENKO JAIA

Gutxiengo etnikoak: ijitoak gaiari eskainitako jardunaldia amaitzeko, Flamenko Jaia izango da La Paquera de Jerez flamenko elkartean, ijitoen komunitatea eta gizartearen gainerako kideak elkartzeko gune soziokulturalean.

Flamenko artea Andaluzian garatu ziren musika-kulturak batzearen emaitza izan da. Arte honen sorreran eta garapenean ijitoen herriak izan duen garrantziagatik, ijitoen arte gisa ere ezaguna da flamenkoa.

Eskainiko den dantza ekitaldiari, musika eta dantzaldiari esker, sentimenduak eta emozioak faltan izango ez diren bizikidetza giroa sortuko da bertan. Kulturak trukatzeko elkarraldia izango da, baita genero hau gertuagotik ezagutzeko aukera ere, musikaren alorrean aberastasun handikoa eta kulturen arteko harremanetatik eta nahastetik sortua. Arte hau, berez, bizitza ulertzeko eta bizitzeko modu bat baita.

FLAMENKO EMANALDIA:
Soledad Ruth-en koadro flamenkoa
           
HELBIDEA:
Peña Flamenca La Paquera de Jerez
Marinelen Plaza, 6