Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
Zeru horiek

ZERU HORIEK (2005)

“Hogeita hamasei urteko emakumea zen, bere bizitzaren azkeneko partea kartzelan igaro zuena”. Horrela hasten da Bernardo Atxagaren Zeru horiek nobela, eta horrela hasten da pelikula ere. Protagonista kartzelatik atera berria da graziazko neurri batez baliatu ondoren,
sartuta dagoen ETA erakundearen baimenik gabe. “Damu den” bat da, beraz.
Bartzelonatik noraezean ibili ondoren Donostiara itzultzea erabakiko du. Etxera bueltatzea. Bertan, traidoretzat hartu duten bere kide ohiak izango ditu zain. Bestetik, polizia bat haientzat lan egin behar duela konbentzitu nahia dabil…
Pelikula road movie fisikoa da, baina baita emozionala ere. Bizimodu berria, zalantzagarria eta bakartia hasten duen emakume baten historia da, baina aldi berean bere askatasunaren bila ekindako bidaia erabakigarria ere.
TVEk parte hartzen duen euskarazko lehenengo ekoizpen honek kameraren atzean jartzeko aukera eman dio idazle, telebistako errealizadore eta antzezle den Aizpea Goenagari, bertako protagonista Nagore Aranbururen antzezpen lan bikainaz baliatzen den pelikula intimista hau egiteko.

Espainia
Zuzendaritza: Aizpea Goenaga
Ekoizpena: TVE, S.A., Televisió de Catalunya, S.A., Compañía Vasca de Audiovisuales, S.A., Factotum Barcelona, S.L., según un proyecto de Ángel Amigo
Gidoia: Aizpea Goenaga, basado en una novela homónima de Bernardo Atxaga
Argazkia: Joan Benet
Musika: Francesc Gener
Muntaketa: Guillermo S. Maldonado
Iraupena: 87 min.
Kontaktua: Factotum Barcelona
Tf.: 93 32 08 445
jvilalta@factotum.es

FIPA – Biarritz (2006): Selección Oficial
Festival de Cine Español de Málaga: TV Movies