Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
KIRIKU ETA BASAPIZTIAK

OLIVER TWIST (2005)

Oliver Twist umezurtz etxe batean bizi den mutikoa da, janari gehiago eskatzeagatik, aprendiz gisa kontratatu nahi duen edozeini eskaintzen diotena. Tximiniak garbitzen aritu ondoren eta ehorzle-mutil izan eta gero Londresera ihes egingo du. Jakin gabe, hanparen munduarekin harremanetan jarriko da bertan eta mutiko zorro-lapurren banda baten erdian ikusiko du bere burua. Roman Polanskik, El baile de los vampiros (1967), La semilla del diablo (1968) edo Chinatown (1974) filmen zuzendariak, Dickensen lanaren bertsio hunkigarria eskainiko digu, literatura unibertsalaren obra goren honetako testuaren espirituari eta letrari gertutik jarraitu diona, antzezle bikainak bildu dituen pelikula ikusgarri honetan.

Frantzia-Bretainia Haundia
Zuzendaritza: Roman Polanski
Ekoizpena: Robert Benmussa, Alain Sarde, Roman Polanski
Argazkia: Pawel Edelman
Musika: Rachel Porter
Muntaketa: Hervé de Luze
Iraupena: 133 m.
Kontaktua: Barton Films
Tf: 94 424 05 59
bartonfilms@bartonfilms.com
www.bartonfilms.com