PINOCHET ET SES TROIS GENERAUX (2004)
Albaceten jaiotako (Frantzian bizi da 1958az geroztik) José María Berzosa zuzendariak Pinochet jeneralari elkarrizketa bat egitea lortu zuen 70eko hamarkadaren erdialdera, Txileko Antartidara egin zuen bidaian. Santiagora itzuli zenean, Pinochetek filmaketa taldearekin elkartzea onartu zuen eta kameraren aurrean bere oroitzapenei eta bere pentsamendu politikoei buruz hitz egin zuen. Lagunartean bezalaxe, Juntako kide nagusietatik hiruk ere –Merino almiranteak, Leigh jeneralak eta Mendoza jeneralak– beren zaletasun artistikoez eta ideia politikoez hitz egitea onartu zuten. Elkarrizketak giro adeitsuan egin zituzten eta, amore eman gabe, Juntako lider nagusien erretratu ironikoa eskaintzen digute, ordenaren eta eraginkortasunaren zale eta, nolabait ere, “eguneroko faxismo” antzeko baten pertsonifikazio diren haiena. Kontraste gisa, biktimen eta desagertutakoen senideek oso bestelako errealitatea aditzera emango digute...
Frantzia
Zuzendaritza: José María Berzosa
Ekoizpena: Gérald Colas, Claude Guisard / INA (Institut National de l’Audiovisuel)
Gidoia: José María Berzosa
Argazkia: Maurice Perrimond
Iraupena: 101 min.
Kontaktua: INA
pfiorin@ina.fr
www.ina.fr
Festival Internacional de Cine de San Sebastián (2004): Sección “Horizontes Latinos”
Documenta Madrid (2005)
Festival Internacional de Cine de Mar de Plata (Argentina) (2005)
Firenze Film Festival (Italia) (2005)
Festival Internacional de Cine de Friburgo (Suiza) (2005)