Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
Romántico

ROMÁNTICO (2004)

Carmelo Muñiz musikari mexikarraren erretratu dokumentala. San Franciscoko jatetxeetan maitasun kantak jotzen bizibidea ateratzen du hark, Arturo lagun duela. Bi besterik ez dira baina hirukote izena jarri diete beren buruei “arrazoi komertzialak” direla eta. Urte batzuk daramatzate han, pobreziatik ihes egin nahian, musikatik biziz eta gauero beren gitarrekin kalera irtenez aurrera jarraitu ahal izateko txanpon batzuen bila. Carmeloren ama gaixotzen denean etxera itzultzea erabakiko du eta bertan familiarekin bilduko da urte askoren ondoren. Mexikon bizitzen geratzea pentsatu beharko du beharbada. Bere herrialdean ez du bizimodu errazik izango, ordea.

Estatu Batuak
Zuzendaritza: Mark Becker
Ekoizpena: Mark Becker / Meteor Films
Argazkia: Mark Becker
Musika: Raz Mesinai
Muntaketa: Mark Becker
Iraupena: 80 min.
Kontaktua: Films Transit International
Tf: 1 514 844 33 58
janrofekamp@filmstransit.com
www.filmstransit.com

Festival de Sundance (2005): Sección Oficial
Festival Internacional de Cine de San Sebastián (2005): Sección “Horizontes Latinos”
Independent Spirit Awards (2006): Nominado Mejor Documental / Nominado Premio “Truer Than Fiction”