ZINEA ETA LATINOAMERIKA
Aurten sail berri bati hasiera emango diogu Zinea eta Giza Eskubideen IV. Topaketa hauetan. Edizio bakoitzean, nolabait ere elkarren artean erlazionatuta dauden eta, jakina, Giza Eskubideen gaia aztertzen duten pelikula sortari eskainiko dizkiogu gaueko saioak.
Laugarren edizio honetan Latinoamerikaren egoerari buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi zaituztegu, kulturaren ikuspegitik gurearen antzeko herria izanik, baina hainbat faktorek garatzea eragozten diotena.
“El inmortal” dokumentalak Nikaraguako herrian gerra zibilak sortu duen banaketa erakutsiko digu, zoritxarrez oso ezagun egiten zaigun arazoa, alegia. Familia baten testigantza da, gatazka armatuaren aurretik, gatazka garaian eta ondoren bere harremanak kontatuko dizkigun familiarena.
“Apaga y vámonos” Endesak erositako Txileko zonan bizi ziren familia indigenek jasandako gehiegikeriak salatzen dituen dokumentala da. Mapuche herriak bizi duen errealitatearen eta enpresak defendatzen duenaren arteko paradoxa erakusten digu.
“Pinochet y sus tres generales” lanak, bere aldetik, diktadorearen etxean sartzera eta agintari gorenekin lasai hitz egitera gonbidatzen gaitu. Zuzendariak “faxismo arrunta” deitu dion gertakaria da: beren eguneroko bizitzan jende “arrunta” izan arren, eszena publikoan jokabide kriminala dutenak.
Zinea eta Latinoamerika zikloa “Romántico” pelikularen proiekzioarekin amaituko da, bizimodu hobeagoaren bila populazio latinoamerikarraren artean izandako exodoaren erakusgarri modura. Gure eguneroko bizitzan testigu garen gertakaria.