Artea eta Giza Eskubideak Haur eta gazteen 22. ekitaldia
¡Basta! - Ane Rekalde Villarreal
api. 23 - api. 30 2026
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloak antolatutako Arte eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 22. ediziorako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa.
Aurten, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 38.4 artikuluari buruz hausnartzera gonbidatu ditugu. Artikulu horren arabera, munduko herrialdeek ahal duten guztia egin behar dute gatazka armatuetan gazteenak zaintzeko eta babesteko. Ezkutu sozial hori funtsezkoa da, haurrek eskubide guztiez gozatu ahal izateko, eta badakigu, egun, munduko leku askotan ez direla errespetatzen. Marrazki edo konposizio artistiko baten bidez, edota edozein marrazketa teknika erabiliz, babes hori nola bermatu behar den edo bermatu daitekeen hausnarketaren isla aurtengo 2.000 parte-hartzaileen 1.300 obra baino gehiagotan ikus daiteke.
Sari banaketa apirilaren 26an, igandean, egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
larunbatak eta igandeak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00