Babes TÚOnline jolasa
api. 16 - maiatza 16 2026
Hizkuntza: ele bitan
Aitor dezagun: egunero milaka eragin jasotzen ditugu —mezuak, storyak, iragarkiak—, eta horien artean... spoiler: beti diruditen bezalakoak ez diren ideia batzuk sartzen dira. Estereotipoak, gezurrak eta desinformazioa... Errepikatzen diren heinean, egia dirudite. Hain azkar gabiltza, non mezuak barneratu eta zabaltzen ditugun jakin gabe egia diren ala ez.
Baina berri on bat dago: ez zara soilik kontsumitzen duzuna; zalantzan jartzen duzuna ere bazara.
Babes TÚ online jolas dibertigarriak, hain zuzen ere, hori egitera gonbidatzen zaitu. 10 galderaren bidez, probatu zure begirada kritikoa, bai eta gezurrak eta datu fidagarriak bereizteko zure gaitasuna ere. Gauzak zalantzan jartzea ere zure burua eta garrantzitsua den hori babesteko modu bat baita.
Gainera, parte hartze hutsagatik, Saretuz - Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko 5 bonu irabazteko zozketan sartuko zara.
Zure irizpide kritikoa frogatzera ausartuko zara?
