Albisteak
-
2026.08.17Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Munduko Medikuek sari bat sortu dute Luis Valtueña Sariaren 30. ediziorako
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Munduko Medikuek sari berezi bat sortu dute Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioko 30. Nazioarteko Sariaren baitan, 2027ko apirilaren 9tik 16ra bitartean egingo den Giza Eskubideen 24. Zinemaldiko kartel ofizial bihurtuko den argazkia aukeratzeko.
-
2026.05.0814.833 parte-hartzaile Giza Eskubideen 23. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.
-
2026.04.30'Sucia' filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
-
2026.04.29Imanol Uribek jasoko du 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Imanol Uribe zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostegunean, apirilak 30, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
-
2026.04.23'Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia' erakusketa zabalik
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 23tik 30era Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
2026.04.22'Hiru Mugak' erakusketaren aurkezpena Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Hiru Mugak erakusketa aurkeztu du. Erakusketaren komisarioak José Naranjo kazetaria eta Juan Luis Rod argazkilaria izan dira.
-
2026.04.16Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da
Palestinako historia, migrazioak eta errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osasuna, emakumeen zeregina erlijioetan, Afrikako haur soldaduak, mobilizazio sozialen indarra eta ehungintzaren industriako prekarizazioa izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.
-
2026.04.15'Itxaropenera behartuta' erakusketa zabalik Victoria Eugenia Antzokian
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Itxaropenera behartuta inauguratu du, Sudani buruzko esperientzia murgiltzailea, munduko krisi humanitario handienaz ohartarazteko. Gaur hiru urte beteko dira Sudanen gerra hasi zenetik, zibilen aurkako indarkeria bortitza, zigorgabetasunak, osasun-sistemaren kontrako erasoak eta funtsezko zerbitzuen kolapsoak markaturik.
-
2026.03.27'Palestine 36' filmak emango dio hasiera Giza Eskubideen 23. Zinemaldiari
Palestine 36 (2025) filmak, Annemarie Jacir zinemagile palestinarra —2019ko Zinemaldiaren Saria jasotakoa— zuzendari duenak, inauguratuko du apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatua.
-
2026.03.27'Zinema eta Memoria' zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan ꟷMes fantômes arméniens, La noche está marchándose ya eta Redlight to Limelightꟷ Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.