2026 apirilak 26 • 12:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara
Eserleku Urdina
72 minutu

Gonbidapenen erreserba: apirilak 17 • 11:30

Giza Eskubideen Zinemaldian David Súkup, Patrik Pašš, Leon Vidmar eta Jean-Claude Rozec zuzendarien Ipuinak lorategi magikotik (Txekiako Errepublika-Eslovakia-Eslovenia-Frantzia) filmaren proiekzioa.

Tom, Suzanne eta Derek anai-arrebek lehen aldiz ematen dute asteburua aitonarekin. Aitona pixka bat goibel dabil amona hil zenetik eta une zaila da guztiontzat. Baina Suzanne narratzaile-lanetan hasten da, amonak egin ohi zuen bezalaxe, eta etxea abenturazko, umorezko eta fantasiazko ipuin magikoz betetzen da. Familiaren tradizio kuttun bati jarraituz, bakoitzak osagai berri bat eransten die istorioei eta horri esker, guztiek ulertzen dute istorioak kontatzeak sendatzeko ahalmen itzela izan dezakeela. Poza eta barreak etxera itzultzen diren heinean, haurren eta aitonaren arteko lotura indartu egiten da, eta kontsolamendua eta indarra aurkitzen dute guztiek partekatutako oroitzapenetan.

  • Txekiako Errepublika-Eslovakia-Eslovenia-Frantzia.
  • Zuzendaritza: David Súkup, Patrik Pašš, Leon Vidmar, Jean-Claude Rozec.
  • Ekoizpena: Maurfilm, Artichoke, ZVVIKS, Mythology Sirens, Vivement Lundi!
  • Gidoia: Marek Král, Petr Krajíček, Patrik Pašš, Jerneja Kaja Balog, Maja Križnik, Blandine Jet.
  • Argazkia: Radka Šplíchalová, Václav Fronk, Alan Soural, Simona Weisslechner, Miloš Srdić, Mathilde Gaillard.
  • Musika: Lucia Chuťková.
  • Muntaketa: Adéla Špaljová.

Laguntzailea

Gautena