2026 apirilak 28 • 19:00

5 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: arabiera, frantsesa, ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
Pertsona gorrentzako azpitituluak
94 minutu

Sarreren salmenta: apirilak 17 • 11:30

3 días, 3 noches (2025). Anuska Ariztimuño. Espainia. 7 min

Barcelonetako hondartzan egindako ekintza baten bidez, boluntario batzuk saiatu egiten dira Mediterraneoa pateran zeharkatzen duten pertsonen larruazalean jartzen. Soly Melaminek, bere ahotsaren eta bere kontakizunaren bidez, leku intimo eta sentsorial batetik gidatu eta deskribatzen digu bidaia, istorio unibertsal bat bihurtzeraino.

+

L'Enfant bélier (2025). Marta Bergman. Belgika-Kanadá. 94 min

Sara eta Adam bi urteko alabarekin iritsi dira Belgikara, Ingalaterrara bidaiatu ahal izateko itxaropenarekin. Ibilgailu baten atzealdean estututa eta ezkuturik, itxaropena baino, beldurra hasi da haiengan nagusitzen. Redouane polizia da, eta 20 urte daramatza lanbidean trafikatzaileak jazartzen. Gau horretan, bere patruila furgoneta geldiarazten saiatzean, migratzaileak garraiatzen ari den susmoak bultzatuta, dena aldatzen da...

  • Ekoizpena: Frakas Productions, Années Lumière Films.
  • Gidoia: Marta Bergman, Sacha Ferbus, Camille Mol, Ely Chevillot.
  • Argazkia: Noé Bach.
  • Musika: Michel Corriveau.
  • Muntaketa: Frédéric Fichefet.
  • Aktoreak: Salim Kechiouche, Zbeida Belhajamor, Abdal Razak Alsweha, Clara Toros, Lucie Debay, Michaël Abiteboul.

Solasaldia

  • Ivania Cruz (Abokatua eta UNIDEHCeko [El Salvadoreko Giza eta Komunitate Eskubideen Defentsarako Unitatea] bozeramailea)
  • Javier Canivell Fradua (Zehar-Errefuxiatuekin-aren zuzendari nagusia)

Solasaldia