Palestine 362025
2026 apirilak 23 • 20:00
5 €
Hizkuntza: arabiera, ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
Pertsona gorrentzako azpitituluak
119 minutu
Sarreren salmenta: apirilak 17 • 11:30
Giza Eskubideen Zinemaldian Annemarie Jacir zuzendariaren Palestine 36 (Palestina-Erresuma Batua-Frantzia-Danimarka-Norvegia-Qatar-Saudi Arabia-Jordania) filmaren proiekzioa.
1936. Britainiar Agintaldiko Palestinako herrixkak britainiarren nagusitasun kolonialaren aurka altxatu bitartean, Yusuf bere landa-etxearen eta bizitasun handiko Jerusalemgo hiriaren artean noraezean dabil etorkizun baten bila, hazten ari den asalduratik harago. Baina historia gupidagabea da. Europan gero eta immigrante judu gehiago ari dira antisemitismotik ihes egiten, eta Palestinako populazioa elkartzen hasia da altxamendurik handienean eta luzeenean, britainiarren hogeita hamar urteko nagusitasunaren aurka. Gauzak horrela, talka saihestezin baterantz doaz alde guztiak, Britainiar Inperioarentzat eta eskualde osoaren etorkizunarentzat erabakigarria den une batean.
- Palestina-Erresuma Batua-Frantzia-Danimarka-Norvegia-Qatar-Saudi Arabia-Jordania.
- Zuzendaritza: Annemarie Jacir.
- Ekoizpena: Ossama Bawardi, Cat Villiers, Azzam Fakhreddin, Hani Farsi, Nils Åstrand, Olivier Barbier, Nathanaël Karmitz, Katrin Pors, Hamza Ali, Elisa Fernanda Pirir / Philistine Films, Autonomous, Corniche Media, MK Productions, Watermelon Pictures, Snowglobe, Staer Film.
- Gidoia: Annemarie Jacir.
- Argazkia: Hélène Louvart, Sarah Blum, Tim Fleming.
- Musika: Ben Frost.
- Muntaketa: Tania Reddin.
- Aktoreak: Karim Daoud Anaya, Hiam Abbass, Robert Aramayo, Billy Howle, Dhafer L'Abidine, Yasmine Al Massri, Saleh Bakri, Liam Cunningham, Jeremy Irons.